XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burutik ezin kendu, ordea, iturri hura.

Edan behar diagu, bada, tematu ginen gu.

Eta gerrarako prestatzen hasi ginen.

Ardi larruen antzeko plastikoak jantzirik soinean, esku batean porru bana generaman, zirti-zarta erasotzeko, eta bestean arrautza ustel bana, esku-bonba gisa.

Zelatari bat bidali genuen. Ondo zaindua zeukaten iturria, eta tomate bigunak eta lur zokorrak zeuzkaten guri jaurtitzeko.

Okerrena, ordea, ez zen hori. Okerrena zen, mangera bat zeukatela, turrusta indartsukoa.

Hala ere, eraso saio bat egin genuen. Gure arrautza ustelak, ordea, haiengandik urrun lehertu ziren; eta gu, berriz, bustirik erretiratu ginen gordelekura.

- Ez zagok zer eginik -esan nien lagunei, etsita.